Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zerbait ederra gertatuko den susmoa dizut.
Noizbait, azkenik guztia ongi
bukatuko den irudipena ari zait zoli
buruko muinen bazterrenean.
Han (1) dago gaurko horma zartatu hauen gainean
oilariteko argixintaren antzeko zerbait
aldarrikatuz.
Argi gozatsu batek epelki girotutako
goiz bat daiteke
zerua baino beste sapairik ez duen zelai irekian
eta hartantxe bizi gaitezke jadanik beti
erromeria alai bateko atsegin eta
lagunarterik zoragarrienean.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa