Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zerbait bazela - ez zela,
eman zioten kartzela.

Autoa utzi zuen ta
festa-salara sartu zen
azal beltxerana zuen,
baina euskaldun zen.

Gizona gizon egunez,
gizona gizon gauez,
lau aldetatik zen gizon eta
gainera gizon euskaldun.

Edale ona zen
dantzari ona zen
itxura onaz gainera
bihotz ona bistan zuen.


Batzar batetik heldu zela
batzar batera zijoala
inork ez daki oraindik
nor zen ta zer zen [mutila ??]. (1)

Edale ona zen...

Elduta atera zuten
ilun zegoen kanpoan
festa-sala isildu zen
ez zen mutilik kanpoan.
Horrenak egin dik
esan zuen norbaitek
hurrena geurea duk
eta gu hemen gaudek
erantzun zuten [sic] zenbaitek.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Borroka
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa