Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
A1S^
Zer pena
gehiago ez estimatzea
jada baduguna!
Zer gehiago
behar dugu bada
jada baduguna baino
gehiago?
Duguna estimatzen
bageneki!
Badut ura edateko
badut ogia jateko.
Badut non etzan,
non eseri
badut aterpe,
badut jantzia
eta bidea
beste bideraino.
Baditut begiak ikusteko
belarriak entzuteko
eskuak lanerako
eta igurzteko
oinak ibiltzeko
eta dantzarako.
Zergatik hainbat edukiz
zergatik ditut [ditugu] (1)
preminak [sic] berriak kreatzen?
Zergatik dut onartzen
zoritxarreko sentiarazten
nauen [gaituen] gutizia (1)
ezin asea?
Oi ez!
Gauzen beharrak
ez nazala lotu
gauzen beharrera.