Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zer gauza! Segunduak
kolpez kolpe datoz
bakoitzak aurrekoa
jo eta ezabatuz.
Zer gauza minutuak,
zer gauza orduak,
egun, aste, hilabete,
urteak. Zer gauza,
bakoitzak aurrekoa,
jo eta ezabatuz,
nola daroan, ozta
oroitzapenean
lorratzen bat utziz,
galkorra hura ere
beste lorratzen pean.

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia orok.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa