Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A1S^

Zenbat bider
opa izan zaitudan
astiune argi (1)
zure magalean
atseden hartzeko!
Eta hona non
inguratzen nauzun
sosegu handiko
zeure barrutian.
Gutizia gabe
ditut begiratzen
mendiak eta basoak
eta eguzkiaren
kapelu urdin zerua (2)
Potinean dudan
ur fresko hau eta
haize epelak sarri
bisitatzen duen
belardiko pago
itzal honen itzal
gozatsu hau!
Badakit agian
ezingo dudala
sarritan gozatu
egun damaidazun
parada gozoa
baina ez da gutxi
astiune guztiz
bake eta atsegin
handiko geldi hau.

Gaia 1: Izadia
Azpi-gaia: Izadia: atsegina
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa