Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zenbat aldiz hasten naizen
idazten
zenbat aldiz alferrik.
Gero haserretu egiten naiz,
botatzen dut boligrafua
eta papera urratzen.
Gero berriz dut uste izaten zerbait
badudala idazteko
jasotzen dut boligrafua
hartzen dut paper berria
eta berriz hasten naiz
eta berriz botatzen dut boligrafua
eta berriz urratzen papera
eta haserretzen berriz
ta azazkalak hozkatzen ditut
ezinez eta arrabiz
Baina berriz hasten naiz
idazten
ez dakit zein grina
galgarriz (1)

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa