Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zekienez
ezin bait zen
baliatu

idazten
berriz ikasi beharrez
ohartu zen.

Begiek
ohartarazi
zuten

berriz ikasi beharra
zuenez
idazten (1)

Ikusten
zuen [zuten]
errealitate berriaren

egitamua
eskatzen
zioten

idazleari
begiek.

Idazleak
pena
sentitzen (2)
zuen

zekiena
utzi beharraren
aurrean.

Eta ez zen
ausartu
ez

zekiena
uzten
eta

ez
begien
eskariei

erantzuten.

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa