Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zein ederra den taldean
fedea ospatzea!
Hitz banaka bat besterik
ez dut ulertzen,
baina ulertzen dut
talde honek bizi duen
otoitz airea.
Irakur aldi laburrak,
isil uneak, kantuak...
Bakoitzak bizi duen fedea
besteenarekin bateratzen denean
zein zuzpergarria gertatzen den
norbere fedearentzat!
Apaizak dira, Italiako
Milanetik helduak,
170eko talde handian bilduak
Arantzazun.
Hitz gutxi dut ulertzen,
baina fedea
gizentzen ari zaidala
sentitzen dut.
Gustora nago taldean,
Kristogan dugun fede bera
batean ospatzen, ama
Arantzazukoaren aurrean.
Eskerrak zuri sinesten zaitugun
Jesus berpiztu horri!
Orduterdia labur dijoakit
espirituko gozamen
mamitsu honetan.

Gaia 1: Fedea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa