Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

JML^

Zein berde dagoen lurra
bere zabal izurrean*;
zein berde askotsuz lurra!
Zelan darion bizitza,
berde sendoz, barbarrean!

Sanjuanetara doaz
egunak eta natura,
Sanjuanera igoaz,
lore ta fruitu-sendorrez,
galant eta jolasgura.

Ekaineko eki-egun
zeru-lurrak betekoa,
betean gozatzekoa,
gozo astinduz bizkortzen
gaituenetarikoa.

Uraren Sanjuan berde,
egun handien Sanjuan,
suaren Sanjuan erne,
bizitza bitsetan dago
zure festa inguruan.

Zer duen ekain mineko
giro bero irekiak
bizigura bizkortzeko!
Zer duen lurraren lama
hezur-muinetan sutzeko!

Sanjuanetara goaz,
Sanjuan ekainekora,
solas eta jolas goaz,
urte-sasoi eder honen
bizipenekin birlora.

Gaia 1: Sanjoan
Gaia 2: Izadia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa