Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Artaso,
arbasoen altzo,
Arantzazu-ri so.
Bitartean millaka
urte luze dago [urte-leze lauso]. (1)
Atzo Bladi Otero: [I]
egon nintzan Artaso-n,
adiskide,
luzaro egon,
Otero.
Dena geldi zegon,
ixil
[arek?] esanda dakizun (2)
Dolmena borobil
pagopean, gainbil*,
bukatua, ostil
goldio ta txillarrez
dena inguratua;
pago
aundi batez itzaldua.
Dolmenaren
aldamen
bietako bideak,
aspaldian iņork
zapaldu gabeak,
ia aztu dituzte
noizbaiteko nekeak
Oi ama zaharrak
oi ama maiteak.
Dolmenetik zelaira
erten zuten txabola
biak-e [sic] or daude
inoiz gazteagoak
izandako altzoak
inundikan ere.

T'ondoren Arantzazu
errekaren bestalde
gorrian indartsu. [I]
Dolmen
bide zaar
txabolaz
Arantzazu-ra
eldu naz
Tarteko mendi tarte
ta arruak baiņo-re
gizaldi ta mende
arru aundiagoak
zeartuz ala-re.
Unkigarria da
ta zauzk-eragile (3)
kondairaren bide
itxaropengarria (4)

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Historiaurrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa