Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB1E^

Unibertsal izan beharrez (1)
euskararik ikasi nahi izan ez zuen
vasco pero sobre todo católico bati: (2)

Euskaldun askoren
ondoan bizi arren,
unibertsal [katoliko] beharrez,
ez zatzaizkigu iristen (3)
Ez zara konturatzen,
unibertsal [katoliko] izan arren,
zure unibertsoa
zein mugatua den.
Hemen
eta gure hain
ondoan bizi arren,
zure katolikotasunok
geuganaino ere
ez dira iristen.
Ez zara konturatzen,
elkar aurkitu badugu eta
badugu elkar ulertzen,
ez dela izan zure (4)
unibertsaltasunarren [katolikotasunarren],
baina geurearen: (5)
baizen eta ezperen,
zureganako bidea
gu geuk zuregana
egina izan den. (6)
Zure unibertsaltasunak [katolikotasunak]
ez du eman guganako
pauso bat bederen.
Ez eta zure apostolutasunak.
Baskoa zarenik
ez dizut ukatzen. (7)

Gaia 1: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa