Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Uleak luze eta (1)
idea laburrak
gaurko gazteak [baitu?]
olako makurrak
dena du gaizki erten
[jertzeizko?] muturrak
gaur arte ez omen du
onik emon lurrak.

Galdetzera nijoa
gaztedi berria
zer [mejoriz?] datorren
bere [aiurria?]
[mingaņez?] dugu eder
egitez urria
baju ematen dute
protesten neurria.

Lengoak bizioso
ta alper genituen
gezurra ta injustizi
ugari zituzten
orain besterik dira
zuzenak hitz baten
nola griņak [?] justizi
lotua [?] dituzten.

Erre ta edan zale
droga zale ere
naiz dirala jipiak
naiz dirala ye-ye
alienazioa
zeru dirudie
lengo izketa oiei
zoro deritzaie. [I]

Gaia 1: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa