Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Tarte bat dago hutsik niregan
nire inguruko aidean

Ezin dut bete tarte huts hau
eta itotzen naiz
arnasarik ezin hartuz
Mandatari izena daramazu
eta espiriturik baduzu
zure mandaturik banu (1)
ez nuke tarte hutsik
beteko bai litzaidake
barruko tarte
eta inguruko aide (2)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa