Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
AOB^
Sinesten dut gizona
zerbait handia dela,
gauzen
gozamendari* dela;
dena,
izartegi eta lur,
gizonarentzat
sortuak direla.
Sinesten dut gizona
gauzen mugak mugatzen
duela
neurri batetan;
baina
gauzen gain jartzeko ere
ahalmenik baduela gizonak
aitortzen dut.
Sinesten dut gizona
gauzen eta ametsen
arteko giltzaren
jabe ta jaun dela;
eta gauza dela
materiaz kanpoko
izpiritu den mundu
arlotsuan sartzeko. (1)
Sinesten dut gizona
bere eskuko dela (2
zaituta dagoela
haren ardura duen baten
ardurape zihurretan [sic],
diren guztien eguzki
gorenaren sistemako
ilargi
hil eta argi
biziena bezala. (3)