Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Sentitzen dut, baina nik
euskaraz egin behar dut.
Zuk utzi baduzu euskara
edo landu ez baduzu,
sentitzen dut. Baina nik
euskaraz egin behar dut.

Ageri denez zuk nahiko
zapuztu duzu euskara
eta ez duzu ulertzen
euskararik —sentitzen dut—, ez eta
zergatik behar dudan nik
euskaraz hitzegin.

Baina, nahiz sentitzen dudan
erabat desberdina da
niri gertatzen zaidana:
ezinbestez bezala irtetzen zait euskara
eta, sentitzen dudan arren, nik
euskaraz egin behar dut.

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa