Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A2S^

Sendabide hau ez dut nik asmatu. Hau ere ikasi egin dut, eta pratikan ipintzen saiatuz konprobatu egin dut zein den mesedegarri.
Norbere burua, gustatu ala ez gustatu, norbere buru dugu, norbere buru bakarra eta ezinbestekoa. Suposa dezagun, buru guztiz aldrebesa dugula. Bada aldrebesena delarik ere, geurea da eta meritu handikoa, hain aldrebesa delako. Eta ohartzen ez garelarik ere, maite dugu, iraintzen dutenean nahigabea eta amurrua ere sentitzen dugulako. Jakin egin behar genuke eta konturatu guk maite maite dugula geure burua geuk ez dakigula ere. Baina zergatik ez dugu maite, maite dugula konturatuz? Guztiz arrazoizkoa da kontura gaitezen, oharkabean ere maite dugula eta gizakiaren portaerak kontzientea izan behar duela eta kontsekuentea eta beraz oharkabean maite duguna batez ere ohartuz behar dugula maite, gizakion portaera jatorrak jokabide hori eskatzen duelako.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Gizona
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa