Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

JEI^

Sarri esan dut:
Bakarrik zegoelako
hurreratu nintzaion.
Ordu luzeak,
egun lezeetan,
bakardade luzean.
Ikastetxe zaharreko [I]
jangela izandako
lantegi: handi ta hotz horma zurian
isilik eta bere itzalik ere gabe,
marmol gorri zurizko
mahai estu luzean
behatz artean buztina,
behatz bizkorren artean buztina,
behatz maitetsu baino pentsamendu maitetsuagoz
hemen eta han ukituz
eta handik eta hemendik begiratuz,
begi argi baino sarri nekatuz,
begiratuz eta ikusiz bere behatzarteko buztin puxka
ikastetxe zaharreko jangela handiko bakardadean,
ordu luzeetan Jorge,
egun luzeetako ordu luzeetan
eta bakarrik,
ikastetxe zaharreko
jangela izandakoan.

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Oteitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa