Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Sarea da bakea
zulo asko ditu.
Aspaldi zuen gizonak
bakea bortxatu:
Bestea errespetatu
ez duen edonork du
bortxatu bakea.

Hor daude [gogora] tiranoak
asasinoak hor daude [gogora], (1)
baita ere hor daude
inoren kontura
gizendu direnak
eta mota bereko
abar eta abar luzea,
"bakea" aldarrikatzen,
exigitzen "bakea".

Nola den dohakabea
koitadu bakea!
Denok izorratu
dugun arren, ordea
bakea ez da puta,
justizia soilari
hitzemana dagoen
ezkontide da bakea.

________________

KUR^

Sarea da bakea,
zulo asko ditu.
Aspaldi zuen gizonak
bortxatu bakea:
bestea errespetatu
ez duen edonork du
bortxatu bakea.
Batzutan ordea
ez da esistitzen
delako bestea;
ez eta bestearena.
Hor daude tiranoak
asasinoak hor daude,
baita ere kainak,
inoren kontura
gizendu direnak
eta mota bereko
abar eta abar luzea
bakea aldarrikatzen,
exijitzen bakea.
Zein den dohakabea
koitadu bakea!
Denok izorratu
dugun arren, ordea,
bakea ez da puta,
justizia soilari
hitzemana dagoen
ezkontide da bakea.

Gaia 1: Bakea
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Bakea: Justizia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa