AOB^
San Bernardoz-edo, zuk [I]
gazte horrek —neska edo mutil
edo mutil eta neska-talde—
edo artzain edo mendizale
huts horrek, Artaso hontatik
pasatzen zerala, Biurgaindik behera
Araba edo Gipuzkorako
bide zahar hontatik, pentsa ezazu
dolmen hau eta bestea jaso
zituen hoietan [sic]. Euskaldunak
izan ziran hilenganako maitasunez,
harriz harri osatu zituztenak.
Euskaldun bizi eta euskaldun hil ziren.
Gizonen hondakinak dituzu,
anaia hilen oroitzapenez
ixil mintzatzen, gero eta ixilago.
Zure belarria dute bilatzen,
gertuago jarri dezazun eskatzen
dizutelarik. Lurra ari da
hemen —han eta harutzago bezela—
lurra ari da hemen —han eta
harutzago bezela— lurrak duen euskaldun
arnasa jasotzen. (1)
Billa ezazu Artasotik pasatzen
zerala dolmenen hitza
odola hitz hoien bitsez (2)
busti dedila zuk ere
harri bat tinko dezazun herrian.