Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

HGB1E^

Ontzia hondatu zenean [ondatu zitzaion]
marinelak hala zioen [zion]:

Bildur nintzen
zeren
lehenengo zalaparta ondoren
jendea lo
eta kokolo
jarri zen.

Prudentea deitzen zen
jendea jarri zen
loen
eta kokoloen.
Ez zuten konprenitzen
ez zuten nahi konprenitu [konpreni]
zergatik ari nintzen
abarrotsa ateratzen
zergatik nenbilen
ixtilua sortzen
jendeak lorik ez zezan; (1)
loak hartu ondoren
urak hartu ez zitzan
hilen
hildako ilaran.
Orduz gero neroni naiz
ez dudana konprenitzen
prudente jendea zergatik jarri zitekeen [ziteken]
loen
eta kokoloen.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa