Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBMG^

Ogi bila Europara
ogi gosez mantsotuta
geltokian etzan dira
ogi bila giza masa
ogi alde trukatuta
ogi truke saldu dute
prezioa merkatuta.

Chamartinera heldu da
gizatalde batez [sic] trena
Chamartinera heldu da
han heldu dire gizonak
Chamartinetik erten du
gizatalde batez trenak
han joan dira gizonak.

Arjeldarrak omen dire
bai eta portugaldarrak
bi talde alkartu ditu
ogi premina bakarrak
ogi premina bakarrak
alkartu ditu gizonak
ogi premina bakarrak
bidean barreiatuko
ditu berriro preminak

[Berdin litzake aldrebes: (1)
kaleko anuntzioak
bezainbat hurrin [sic]
jenderik eta gehienok
ezin bai dugu gehienik
ameseta askorik egin
anuntzioen ez izarren
parean].

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Arazo sozialak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa