Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Nondik datorkit jatorria?
Nora daramat jatorria?
zertarako dut jatorria?

Inorengandik hartu dut baina ixilik daukat
inorentzako hartu dut baina agorrik daukat
inorentzako hartu dut baina neuretzat daukat.

Bizi naiz baina neuretzat
alperrik izatearentzat
neure heriotz erabatekoarentzat.

Eta egiten zituen gauzen hasieran bere
burua jomuga zuen gizon hoietakoa
ere bai zen egun hortan gizonaren
barne-barnean zera ere entzun
zuen:

Nola osatzen dut gizatasuna
nola nezake osatu
gizonekiko har-eman gabe
gizonengana urbildu [sic] gabe
giza taldean murgildu gabe?

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa