Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Noizbait ikasi nuen
arkitekturako
apurra ere ahaztu zait.
Mekanikarik ez dakit
eta konturatu naiz
ekonomiaz ere
ez dakidala ezer.
Ez dakit bada nola
ausartzen naizen,
lotsa ez naizen,
kalean honen biziki pausorik ematen
gizon uritarrekin aritzen, (1)
mundu,
jakintzak eratu dizdiratsu hontan,
gehiago gabe bizitzen.
Jantzi
gainetiko zenbaiten
antzera dut jazten.
Arratzun, Gandariastarren [I]
jauregian halatsu
nintzen ohi,
fraide hau ni,
aztoraturik, (2)
desegoki samar,
nola joka ez nenkielarik,
eta aldiz, ikusminez
hango apainduri
hango bizikera
ikusgarriari
bi begiotatik lotuta, geldi. (3)
Ain zihur ageri den (4)
jenderik gehienak
askotzarik jakin
ez dezakeena badakit:
baina nork ez daki
bakoitzak bere zereginetan,
bizi izan duen girotan,
norberak baino gehiago?
Jauregi aberatsean (5)
baserritar neskameak
gehiago ziren ni baino.
Kaleen edertasunari jarri nazaio:
autoak ondo dabiltza,
okerrik gabe jendea,
itxura baten
martxa onean dena.
Egunoro naiz aurkitzen
begiramenezko sentipen harrituz
etxadiari begira
jendeari begira
bizimodu martxaren [bizimartxaren]
itxura onari begira begira
arkitekturaren aurkibideak miretsiz
ibilgailuen mekanika bikaina
jendearen zer-nahitan iharduteko
trebetasun lasaiari
kutizi handiz begira.

Gaia 1: Hiria
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Handiak/Xumeak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa