AOB^
Argia terrazan. [I]
Zeru altua,
beste sapairik ez.
Inguru zabala
dena eguzkitan.
Ondo bistan dago
lurraren azala
izaki biziz jantzia.
Gozamena darie
pagoei, belarrei
larreetako ardiei;
gozamena darit
niri neuri ere.
Nahi nuke
lore bat zabaltzen
den antzera zabaldu
eta esker onezko
hitzen usaina eman
airea beteko
gardentasun epel
guztiz anai honi
goiz hontatik gauera,
bitarte handia
zeharkatuz
eskaintzazko
extasian (1)