Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Nire Herria
País Vascofrancés baino
askoz txikiagoa da.
Las Vascongadas baino ere txikiagoa.
Baina nire Herria
País Vascofrancés-ean ere
aurkitzen da
salga*, mehatz*, mehe.
Las Vascongadas-etan ere kausitzen da,
bakan samar, ospe handirik gabe,
nekez biziz eta gutxietsia.
Gauza apurra
eta estimazio ttikia egiten zaiona da
Euskara nire herria.

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa