Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB(C)^

Nire salmuok ez dire (1)
nire,
baizikan giroarenak.
Kanpoko zerbait dirade,
nigana jausi eta nigan jo
eta nigandik jeiki direnak. [I]
Soseguz bizi nintzen ni,
gaur baino behintzat soseguzago,
arik eta behin gertakizunek
biziki mindu ninduten arte.
Ez nuen uste
nik behar nuen arnasatxoa berbera ere
inoiz batetan inortxok kendu
zezaidakenik.
Baina biriak estutzen ari zitzaizkidala
ohartu nintzen bezain aguro
larritu nintzan
eta garrasi-marrasi bete batean [betean]
garraski [sic] bizi noa geroztik. (2)
Bai, ohartu naiz nire arimak
eskatzen zuen otoitz giroa berbera ere
erdaldun bihurtu dela.
Atzerripea goitu zaidala
espirituko lurrean ere. (3)

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Euskara: Eliza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa