Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

GAO^

"Nire aitaren etxea
defendituko dut", esan zuen
bat bateko suak.

Deihadarrak entzun ziren
suaren kontra
lekaioak suaren alde.

Urez heldu zitzaizkionak
indartu egin zuten;
adarrez eraso ziotenek
haserretu.

Bere baitariko haizeak zeragion su
azkarra zen.

Alferrik ginen urruti
ilinti zaharak gordetzen,

bat baterako argi beroak
jo ginduen ta itzul arazi.

Errausle ta sortzaile zetorren,
bihurri ta martzal*;

zaharkinei atxikiz, aitareneko
ganbara ta ate-osteko
ezertarako ez zen oro
erre zuen
ta argia sartu etxean,

baliorik
eta etorbiderik zuena
harri ta herriren
begitan jarriki.

Erreturan*
belar berria erne da,
garia, bideak,
ihardun-poza.

"Nire aitaren etxea
defendituko dut", dio
"HARRI ETA HERRItatik
abots gorenak.

"Nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik", darantzuio
"harrizko herri hau"
beteko
erantzunak. [I]

Gaia 1: Poeta
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Borroka
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa