Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Arbolak ditut landatu
lizarrak, zumarrak
alkazi eta aritzak.
Arbolak ditut landatu
protestaren protestan.
Orain ez dut egiten
poesia lanik
zeren poesian
nire fabrika zaarrak
arte poetiko S.P.-ko
ez dauka zer-eginik,
gaur.

Makina berriak
sartu diran ezkeroz
makina zaarrak ez du
estimaziorik.
Eta orregatik,
makiņa zaarrak-eta
makina zaarretako
makinista zaarrek
ez daukagu lanik.
Ez bai gera gauza
ofizio berririk
ikasteko, jadanik
eta orregatik
ez baidut beste ezertan
enpleorik,
arbolak sartzen ditut (1)

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Izadia
Azpi-gaia: Idazlea: Atzeratua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa