Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Neure harriz etorri nintzen
neure harriei buruzko
neure hargintza jakite
menditarrez.

Neure harriz etorri nintzen
egun argiz (1)
uri handi honen erdira.
Neure harriz jarri nintzen begira
ikusten nuenaren
antzekoa egin nahiz.

Nire harriek ez zien
nire begiei laguntzen
ez zuten
nire sentien
oihartzunik ateratzen,
inondik ematen
Neure trebetasunik eza
ohartzen dut
ta harriak apurtzea otu zait
eta (2)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Hiria
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa