Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Neuk bezalako odola
deramakite zainetan.
Neuk bezalako antsia
ezin asea arimatan.
Zazpi ta zortzi grina gaziren
seme-alaba lauzkitu* gara
ta hamaika argal aldiren*
aita-ama.
Zeru berak [berdinak] gaitu estaltzen
begiak berdin estaltzeraino
niri ta heurei
ta berdin goaz egunak galtzen
hobeto nahiaren ondoren.
Ikusten dugu
sasoia jausten ari zaigula
lur beraren [berdinaren] gainera berdin
ta ezin dugu biderik egin
opa dugun bizimodura [bizitzara].
Ez gara bizkor,
ez gara kontent,
ta itsutzen gara
argitan ere
eta hauts berdin gara
ta oldartzen dugu heriotza
ta aske nahi dugu
ta hazi nahi dugu
ta irauten segi
errurik gabe
ta zoriontsu. (1)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa