Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Nekaturik nago
geure Herri hau bezala
nago nekaturik.
Herri hontan amek
titi mikatza dute.

Haurrentzat ez dago
herriko eskerik
eta tripako minak
egiten zaizkie
eskolara orduko.

Eskolan ez dago
herriko girorik
koloreak galtzen
ditugu gazterik.

Bularretiko gaitzez
gaixotzen gara gehienok
soldaduzka baino lehen.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa