L3G^
Negua jasan duen lurrean 
honatx berriro bizitza, 
berrikuntzaren indar ederra 
hain da sendo ta hilgaitza; 
dena zuzpertuz ageri zaigu 
samurra bezain bortitza 
eragin gozoz goza eraziz, 
bizipozaren emaitza. (1)
Garizumako asteak zehar 
oi, izakien mugida!
Zeru ta lurren artean bizi
berri bat sortzen ari da; 
izadiaren birbizkundea, 
Pazko jaiaren distira, 
gure fedeko bihotz-atetan [ate zaharretan] 
berri on emaile dira.
Udaberriko bizi-arnasa 
berriz jaiki da nagusi, 
betiko bizi betikoaren 
berebiziko iduri; 
argi brizt hortan nahi dut izadiz 
goiko bizitza ikusi, 
bizitza berriz [birbizkundeaz] jalki diguna
tinki sinetsiz Jesusi.
Oi, bizitzaren garaipen argi, 
Berri Onaren ardatza! 
Hil eta Piztu dena ikusiz 
lotaagarri da zalantza: 
hobiratua birbiztu denez 
baduqu berri zehatza-, 
geure artean dago bizirik 
Haren presentzi aratza.
Agur Zuri, gaur heriotzera
zoazen Bildota Otzana,
hor daramazu bizkar gainean
gure pekatu andana [pekatuen zama]; 
bai eder dela ageri duzun
salbaziozko afana,
bedeinkatua, behingoz betitan
gorespen Zuri, Hosana!
1982-martxoa