Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Nazareteko Profeta, Jesus, maisu ona,
Zeuk dauzkazu bizitzara daramaten hitzak.
Noregana joango gara zeugana ez bada? [I]

Nazareteko Profeta, Jesus, maisu ona,
Agur Zuri, Aintza Zuri, Gora Zu, Hosanna!



Jesus honela zen mintzatu:
goresten zaitut, Aita dohatsu,
zeru ta lurren Jaun ta Jauna,
txikiak maite dituzuna.

Harroei ez baina, txikiei bai
zatzazikiela Zu agertu!
Erreinuko berri ezkutuak
haiei azaldu dizkiezu.

Txikiek ezagut zaitzatela,
nahi izan duzu, Zuk, Aita horrek.
Eta hala zaituzte, aintza Zuri,
hala ezagutzen Zu txikiek.

Gaia 1: Jesu Kristo
Gaia 2: Otoitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa