Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Mahatsaren orpoa!
Nor litzakean mahats orpo
mila sustraiz lurraren
guna xurgatzeko!

Euskalerriko lur pendizetan
mahastuiak* lurrari eusten,
mahastuiak lurrari eusten eta
lurra mahastuiak mantentzen.

Mahatsaren orpo nahi nuke
herriko mahastian izan,
mahatsaren orpotik datorren
mama goxuak busti nazan.

Orpoaren ondorago eta
mordoak ederrago.
Aien luzeak —ai ene!—
ostoa besterik ez dute.
Mahatsaren orpo jatorrak
bere nortasuna dauka
bizi duen lurrari
zintzoa zaio-ta.

Kantu ederra da
mahatsaren orpoarena
Baina mahatsaren orpoa
sinbolo eder bat ere ba da
ulertu nahi duanarentzat.

Herriberan ardo fina
kostaldean txakolina
Euskalerria herri bezala
oraindik fruitu gordina.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Txakolina
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa