UBMG^
Madrileko edozein
kale ertzetan ari [jarri] naiz.
Korbatadunen oinetakoak garbitzen ditut.
Manastatxoa lurrean
tabakoa saltzen dut
askotan zigarriloka.
Berna txangoak bistan
limosna eskatzen dut
metroko atakan. (1)
Ezpaloiko edozein zurezko bankutan
jartzen naiz
jendeari begira,
jendearen itsura [sic]
askotarikoari
begira.
Kafetegi etxaurrean nago.
Binaka, launaka
banaka
jendea.
Denei gertatzen zaie zerbait
eta bakarrik daudenak
bakarrik ari dira hizketan
inorekin baleude bezala
eskuak ere mogituz.
BIBLIOTECA NACIONALera
gazteak dohaz [sic] gehienbat
eta bikote asko
musuka aritzen dira atarian.
"Se van a pelar la pava",
esan du jaun batek,
aulki gainean oina
jartzen duen bitartean.
Turista jende hori
ez zait etortzen iñoiz
zapatarik garbi dezaiodan.
Gehienak sandaliak darabilzkite
eta aragi ederrak
eguzkitara. (2)
.........................
Hobera [hobeto] jantzita doha [sic]
Madrid bertoko jendea
eta beroenean ere
askok ez du kentzen korbatarik. (3)