Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
AOB^
Libertadea, askatasuna.
Bere saretan ez da
jausten ameraunik*.
Gizona
gizarteko estrukturaren barnean, herstutura [sic, herstututa?].
Nahi duenik maitatzeko askatasunik?
Espirituaren gainean kableak
bihotzaren gainean harriak.
Ahal ote du maite egiten duenik?
maite duenik egin ahal ote du
Sinesteko gauza ote da
inoren libertadea onartzeko?
Ez da libre, libertadea baino dirua maiteago bai du.
Persona izatera ezin heldu.
Ezinak inguratuta, Ezinaren hesia hausteko ez dela gauza uste du.
Kontzientzia baino komenientzia aintzakoagotzat du.
Bildur da bere iritziak azaltzeko, bere eskubideak eskatzeko
Ez da ausartzen maite duen alderdiaren alde ertetzen.
Erteera gabeko bidetan sartu da. Sartu den bidetik ertetzerik
ez du nahi. Ez da gauza ere.
Inork ez duela behar gizonik konplexua du.
Agintaria aukeratu ez duelako
agintaria indar lotzaile duelako
Kontzientziaren eskariei erantzun ez dielako
Inorengan konfiantzarik ez duelako
Etorkizunak larritzen duelako
Ezetz esateko gauza ez delako
Egia baino itxura maiteago duelako
Gizartean gizona baino estruktura aintzakoagotzat hartzen delako
Atsegina maiteago duelako personago egiten duen aukera baino
Libre ez izatera etsi duelako
Libre izatea maite ez duelako.