Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Larri nauzu.
Askotan didate
zutaz hitzegin.
Eta ulertu ezin zindezkedana
bazara ere,
bazindezkeena ere
bazara.
Eta bazindezkeena
baldin bazara
nolabait nahi zinduzket
endelega.
Ezin dut ordea
zuganaino egin hegaz
eta ahalegina
jorana besterik ez da
akitua.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Fedea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa