Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Lanaren eske
ari da,
andre ta ume baditu,
etxe pobrean bizi da
dirurik ez du bankuan
badiardu zerbaitetan
nekez lortzen du zeozer.

Etxeko lanez gainera,
andrea interinotzan,
bera beti zerbaitetan

umeak ere han dira
etxean pobre, kalean
laguntxoen inbiditan

— Aita, diote, etxean
holakok badu halako;
— ama, nik zera behar dut

Badaukate zer ordaindu
argia, ura, errenta,
patatak eta ogia.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Pobretasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa