AOB^
Lan eder bat duzu hemen, irakurle.
Artisau lana, eskulangile-lana.
Artista-lana ere bai.
Artifize-lana batez ere.
Fernando Beorlegi pintatzaile ta grabatzaileak eta Pedro Aspiazu marratzaile edo grabatzaileak ez dute egin lan mekaniko huts bat: koaderno honetako gaia aukeratu dute eta gai hori ez dute bakarrik kopiatu egin, fantasiarako dituzten dohainak jarri eta ezarri dituzte lorategi labur baina ongi hautatu honetan.
Edukiz aparte, liburu bitxi bat egitea, artesaniazko lan bat egitea izan dute helburu. Ale bakoitza orijinala duzu, berezia; zenbakiz hornitua ta izenpetua. Moldiztegi-bidezkoengandik oso bestelakoa beraz, grabatuak, marrazkiak duen balio guztiaz, burilaren eta agufuertearen bertatik harako orijinaltasun guztiz. Letra burilez egina duzu, ilustrazioak aguafuertez.
Kalkografia-lana duzu: metalezko, nahiz tupikizko, nahiz altzairuzko laminetan grabatu edo marratutakoa, torkuloz* estanpatze artelan hutsa.
Enkuadernazioa eskuz egina duzu.
Ez dut uste ondo aspaldi denik eta hona era honetako eta kalitate honetako lanmodurik egin izan denik. Bestalde, Eibar eta Elgoibar arteko artesaniaren erakuskari on bat duzu eta alde horretarik ere lan oso interesgarria. [I]