Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB(C)^

Kristauok
denok gera berdinak
Jainkoaren aurrean;
denok gera anaiak
elgarren artean,
dio teologiak.

Gizonok
denok gera berdinak
Legearen aurrean;
denok gera
eskubidedun zerbait
zorioneko,
dio, soziologiak. (1)

Marxismoak ere (2)
ba ditu paradixu
berri baterako
berdintasun-teoriak.

Nik ez diot ezer, (3)
oraindik ez bai ditut
behar bezala ulertu
azaburuko aza
-orrien kategoriak.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Berdintasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa