Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Konturatzen nentorrelako
arbolak eta
arbolak bezalako gizonak baino
ez nituela ezagun.
Gizadiarekiko ez-jakite handi bat nuela
ohartzen hasirik nengoelako.
Giza-arbola bat besterik ez nintzelako
lurrean ondo errotutako
giza-arbolen artean. [I]
Zoriak ez dit kalterik egin
atera ta eraman ninduelako
ta aldatu
gizonak batu (1) diren lurrean.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Arbola
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa