AOB^
Kantu bat nahi zuen (1)
aizearen [sic] antzekoa,
kantu bat bihozkada
handi bat jaztekoa.
Aize nahi zuen gauez
hegoa halakoa
izarrez, ilargiez [sic]
asaldatutakoa.
Ahoa zabaldu zuen
egin zuen arnasa
itsasoz oroitu zen
karobiz larrosaz (2)
bihotza taupaka zuen
nahia jorana*
Globo zulatu bat zen,
hats beherapena.