Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Kanpandorreko kanpaiek
transzendentzia diote
kanpandorreko kanpaiak
direlako, beste gabe.

Halaxe da Arantzazu
Transzendentziaren berme
bere santutegi, bere
monastegi eta fraile.

Transzendentzia diogu
kopla gehiagorik gabe.
Jainkoa dugu aitortzen,
aitormen horretan gaude.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Fedea
Azpi-gaia: Arantzazu: Fraideak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa