AOB^
Jauna, ez naiz sermolari,
ez naiz zure sermolari
etzaitut aldarrikatzen
hor hemen
ahots ederrez, esaldi bikainez
zerbait dut falta
esaldi bikainak baino
ahots ederra baino
beharragoa dudan zerbait.
Behar bada, lotura behar dut
zurekiko hartu-emana
zure ezagutza sakonagoa
zutaz beteago egotea
Tristea da, Jauna, nire txepeltasuna
triste eta burugabekeria (1) handia
zer ederragorik aldarrika nezake
zer pozgarriagorik kanta
zure bizitza baino?
Berri ona zeu zara
askatasuna zeu zara
etorkizuna zeu zara
anai ta arreba gorda [sic, gorde?] diozu (2)
elkar behar dugula zerbitzatu
eta gure artean zarela biziko
munduaren azkeneraino
geure ogi ta ardo
eta geure berbizte betiko
zer gehiago behar dut
zutaz zoro bizitzeko
bitzitza ordu oroz
ordu oro zoro bizitzeko
zeure erreinugintzan?