Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jauna etorriko da,
dio Abenduak.
Gauden itzarri, gauden
argiz atonduak
Alferrik berandua,
kontuz oharkabetu
gaitzan beranduak. (1)

Abendua da Jaunaren
etorrerako epea
Etortzekoa ba dator (2)
eginez bide luzea
egokienik prestatu
behar diogu etxea.

Andre Maria goizalde,
Jesus goizeko eguzki,
Abendua heldu zaigu,
argituz doa poliki,
Jainkoaren erreinua
ez dago jada urruti.

Ilunbetako guztia
utzi egin behar dugu
argiaren garaia da:
Jainkoa agertu zaigu
jende zoriontsu gara
poztutzea dagokigu.

Gaia 1: Liturgia
Azpi-gaia: Liturgia: Abendua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa