AOB^
Jaungoikoarekin auzitan iharduteko orduan,
ez da oso egokia, axola gabearen
eta iheskeriaz dabilenaren postura har
dezagun halako galderaren aurrean:
"Non dago Abel zure anaia?"
itaundu zion Jaunak Kain-i. "Ez
dakit —erantzun zion Kainek—;
neure anaiaren zaintzaile al naiz,
ba, ni?" (Gen. 4, 9). Hobe izango
litzaiguke Jainkoarekiko ihardunean
gure eskuok odolduta daudela aitortzea,
gure eskuok gorrimin kolorea dutela,
gure anaiei dagokien eskubidea zapaldu dugulako (1)