Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jainkoak maite nauela,
badakit jakin;
ahaztu egiten zait ostera.

Jainkoak maite nauela jakinda ere
kopeta ez zait argitzen.

Jakitea buruzko gauza da,
bihotzeko gauza da poztea.

Jaungoikoa etzait iritsi nonbait
burutik bihotzera.

Zer egin behar ote dut
Jaungoikoak maite nauela
senti dezan bihotzak?

Jaungoikoak maite nauelako hori,
buruz ez ezik
bihotzez beharko dut ikasi.

Zihur, bihotzez ikas dezadanean
ezingo duela bihotzak ahantzi
Jaungoikoak didan maitasuna.

Gaia 1: Jainkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa