AOB^
Antsiadun jendez
beterik kaleak
astirik ez duen
jendeki urduriz
kezkak artegatu
jende nahigabetuz
kale luzez jende
poz handi gabea.
Amak ohartu dit:
jaikoz doaz denak,
itxura batean
igandeko jantziz:
hain dotore, apain
hain txukun, hain txairo;
baina poz-izpirik
ez dute ageri.
Garai baten ez zan
halako lujorik
baina edozertxoz
pozik bizi ginen.
Sasoa* batetik
asko galdu dena
pozaren argia
ederra izan da. [I]