Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jainko zeranez,
zeretzat zera Jainko, baiņa
neretzat ere bai.
Jainko zeranez, bizi,
zeretzat bizi zera, baiņa
neretzat ere bai.
Zure maitasuna
zeretzat da, baiņa
neretzat ere bai.
Zeretzat eta neretzat
zera Jainko: Jaungoiko zeranez.
Zeretzat eta neretzat bizi zera;
zere ta nere-ganako maitasunez.
Gauza aundia zera
gauza aundiak dituzu
zeretzat egin
eta neretzat
biontzat zera aundi
biontzat dituzu
gogo aundiak egin,
Jainko zeranez
biontzat.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jainkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa