Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
AOB^
Animalia naiz eta
lurra
dut maite.
Eta
esnea edan nuen
lurra
dut maite,
animalia
naiz eta.
Animalia naiz eta
amaren esnea (1)
edan nuen
lurrera
nago
edo
hartan nabil
eta hartatik
ez dut nahi
alde egin,
animalia
naiz eta.
Lurrari
adi
bizi
nahi dut
lurrean,
zugaitzen
sustraien
griņaz
maitatuz
lurra.